XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ADN molekulak bere baitan dituen ezaugarriak azaleratzen dira gorputzetan.

Askatasuna eta beharrezkotasuna

Inork ez du erantzukizun moralik, jokabidea hautatzerik ez badu.

Hala ere, koska ez da barne ala kanpo beharrezkotasunik gabe jardutea, nola-halako premia batekin jardutea baizik.

Hona ailegaturik, itaun honekin egiten dugu topo: mundu determinatu honetan, kausazko loturaren mende dagoen honetan, ba al dago askatasunik?

Izadiaren determinismoa

Gizakia gorpuzduna izanik, materiazko munduaren egiturapean dago. Munduko gauza orok du bere kausa. Hauxe du abiapuntuan determinismoak.

Eguneroko esperientzia eta zientzia bera aurrekoaren egiaztagarriak dira.

Denak du bere zergatikoa, beti zergatikoa ezagutzeko ahalbiderik ez dugun arren. Zergatikoak denari eragiten badio, nola saihestuko dugu jokatzen dugun moduan jokatzea? Oraingo nire jokabidea aurrekoen menpean edota ezagutzen ez ditudan eragingarrien menpean baldin badago, nola esan nire jokabidea librea denik?

Taxutu nahi dugun determinismoa ez zaio lotzen batera edo bestera jokatzera bultzatzen nauen barne edo kanpoko eragingarriari, baizik eta jarduna determinatzen duten inguruki guztiei.

Nik, izatez, ez dut hautatzen, nire ordez ingurukien multzoak hautatzen du.

XVIII. mendeko frantziar materialistek defendatzen dute determinismo-mota hau.

Horren arabera, giza jarduna zergatikoen katea baten ondorena da.

Hortaz, iraganak gaurkoa determinatzen du. Hau honela, une batean biltzen diren zergatiko bultzagarriak ezagutuko bagenitu, geroa iragarriko genuke zehatz-mehatz.

Laplace fisikaria honela mintzo zen determinismoari dagokionez: Une jakin batean partikula bakoitzaren kokapena eta abiadura ezagutzen dituen jainkozko kalkulatzaileak, mugagabeko denboran zehar, geroko gertakari guztien ibilerak ezagutuko lituzke.

Gure jardunaren beharrezkotasuna horrenbestekoa balitz, gure aginpidetik kanpo diren zergatikoen ondorio hutsak geu bilakatzeraino, ez legoke erantzukizun moralik, beharturik jokatzen dugun eran besterik jokatuko ez genuke eta.

Alabaina, gizakia egiten duenaren jakitun dagoenez gero, hau da, kontzientzia duenez, determinatzen duen zergatikoa ezagutu eta horren ondorioz jardun dezake, eta bere erabakia bera, nahimena alegia, zergatikoetako bat bilakatzen da.

Izan ere, gizakiak efektu hutsa izateari uzten dio, bere inguruan eta bere baitan dagoenaren jakitun izateko.

Bere ingurukoa nahiz baitako mundua ulertzen ditu, eta bertan gizakiak jakitun eskuhartzen du eraldatzeko.

Beharrezkotasuna izadiaren baitan egongo da.

Metodo zientifikoak errealitatearen alderdi objektiboak, enpirikoak eta egiaztagarriak besterik ez ditu hartzen kontuan, subjektibitatea, baloreak eta askatasuna alde batera utzita.

Beharrezkotasun unibertsalaren aldarrikapena gehiegizko jarrera zientifista litzateke, hau da, zientziaren egia goraipatzea, zientziak lortutako egia bakarra balitz bezala.

Determinismoaren eta askatasunaren arteko kontrajarpena ezabatzen da, gogoratuz gizakiak gauza erabat berria eta bereizgarria sortzen duela, hots, kultura, zibilizazioa bera.